Sestaoko emakume baten hilketa salatzeko kazerolada egingo dute Mendaron

Barren.eus 2017ko ira. 29a, 12:44

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak emakumeenganako indarkeria matxistari gaitzespena adierazteko, eta atzo Sestaon bere bikotekideak hil zuen emakumearen hilketa salatzeko, egingo duen kazeroladan parte hartzera deitu ditu mendaroarrak.

Emakume bat, Noelia Noemi (32 urte), hil zuen atzo, ustez haren bikotekideak Sestaoko etxebizitza batean. Gertaera salatzeko asmoz, Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak minutu bateko kazerolada egitera deitu ditu mendaroarrak. Gaur, hilak 29, izango da kazerolada, 20:00etan. Bakoitzak bere etxetik parte hartu beharko du kazeroladan, leihotik edo balkoira irtenez, edo ordu horretan dagoen lekutik.
Aurten gizonen eskuetan hildako seigarren emakume euskal herritarra litzateke Sestaokoa.