Bat izan ezik, 24 orduko epean alta medikua jaso zuten onddoarekin kutsatutako guztiek. Belaustegi Jatetxeko arduradunek “sentitzen” dute gertatutakoa, eta eskerrak eman nahi dizkiete euren bezeroei urte hauetan guztietan eman dieten konfiantzagatik.
• Juego de cartas saioan, astelehenean
Belaustegi jatetxea ETB2ko Juego de cartas saioan parte hartzen ari da. Sukaldaritza espezialitate bera duten Euskal Herriko lau jatetxe aurrez aurre jartzen dituzte saio bakoitzean, eta datorren astelehenean (urriak 2) izango da Belaustegi jatetxea ikusteko aukera. Eguraldia saioaren ostean hasiko da saioa, 22:00ak aldera.