Nafarroako Foruzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina egin du joan den asteburuan AP-68 autobidean, besteak beste, AlcaƱizen jokatu zen Aragoiko Sari Nagusira joateko erabili baitute errepide hori motorzaleek. Radararren aurretik pasa ziren 5.186 ibilgailuetatik 1.335ek (%26ak) urratu zituztela abiadura mugak aditzera eman du Nafarroako Foruzaingoak. 1.068 puntu kendu zituzten orotara. Guzti horien artetik, baina, baimendutako abiadura gainditzeagatik auzipetu dituzten bi gidariren kasuak nabarmendu ditu Nafarroako poliziak. Horietako bat, Mendaroko 50 urteko gidaria dela jakinarazi dute. Orduko 221 kilometroko abiaduran harrapatu zuen radarrak autoa (goiko irudian), baimendutakoa baino 101 km/h-ko gehiago. Bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatu diote eta Tudelako epaitegian egingo den auzia azkarrean deklaratu beharko du.
Auzipetutako beste laguna 41 urteko IruƱeako motor gidari bat da. Honi, orduko 215 kilometroan zebilenean atera zion argazkia radarrak.