'GEOelgoibar. Geologia herriko kaleetan zehar' da datorren zapaturako antolatu duten ekimenaren izenburua. 18:00etan abiatuko da Kalegoen plazatik, eta bi ortu t'erdiko bisita gidatua izango da, non partehartzaileek Elgoibar ikuspegi geologiko batetik ezagutuko duten. Izan ere, etxe atarietan, fatxada zein leihoetan milioika urte dituzten elementu fosilak ikusteko aukera izango dute, eta gaur egun herriko alde zaharra osatzen duten hainbat etxe eraikitzeko erabili ziren harrien jatorria ere ezagutuko dute (Markinakmo kaliza, Lasturgo kaliza grisa, Baztango harri gorriak, Canadako, Egiptoko eta Finlandiako granitoak...)
Plazak 25 pertsonetara daude mugatuak. Interesatuek izen-eman behar dute infohydrolur@gmail.com e-posta helbidera idatziz, edota 943 90 16 54 telefonora deituz. (iturria: debabarrenaturismo.com)
- Informazio osoagoa: BARREN aldizkariko erreportajean (BARREN 1023. zenbakia -PDF-)