Dirudienez, 2031 metroko altuera duen Bustil mendiaren gailurrean zegoen mendizale elgoibartarra erorikoa izan zuenean. 30 metroko erorikoaren ostean, gorputz osoan jaso zituen kolpeak, handiena, baina, bizkarrean. Hala, zauritua helikopteroan atera behar izan zuten menditik Saberoko Guardia Zibilaren mendiko taldeko kideek. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, lur hartzeko arazo handiak eduki zituen helikopteroak haize indartsua zebilelako. Riaño herriraino eraman zuten helikopteroz eta handik Leon hiriburuko ospitalera eraman zuten anbulantzian. (*iturria: digitaldeleon.com)
Leongo Maraña herrian dago Bustil mendia. Europako Mendiak parke naturalean, 2100 metrotik gorako hainbat tontor dituen Manpodre mendilerroaren oinean, kokatuta dagoen herri txikia da Maraña.