Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zirardamendi omenaldia elgoibar 1936Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omendu zituzten atzo, urtero legez, iraileko azken aurreko domekan. Elgoibarko Udaleko hainbat zinegotzik, Elgoibar1936 taldeko kideek, Arnaldo Otegik eta Joseba Felix Tobar Arbulu, Zirardamendin hil zituzten gudarietako baten senideak parte hartu zuten omenaldi ekitaldian.

1936ko irailaren 25an Arana Goiri batailoiko hamalau euskal gudari hil zituzten Zirardamendiko frontean, Mola jeneralaren tropen kontrako liskarretan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu.
Hildako gudariak omentzeko ekitaldia egin zuten atzo Zirardamendin bertan. Lore eskaintza egiteaz gainera, Eusko Gudariak abestu zuten omenaldian parte hartu zuten lagunek. Horien artean zen Joseba Felix Tobar Arbulu, Zirardamendin hil zuten Felix Arbuluren iloba. Zirardamendin agertutako sei gorpuzkini DNA azterketa egiteko aukeraz mintzatu zen Arbulu. "1982an sei gorpu hemendik atera eta Deustura eraman zituzten. José Mari Otxoa de Txintxetruk Santutxukoak zirela horiek esan zuen. Orain, baina, beste aukera bat dago sei horiek nor ziren jakiteko, Derioko panteoi batean gordeta dituzten gorpuzkiei DNA azterketa eginez", esan zuen Arbuluk (ikus ondorengo bideoan).

 zirardamendi omenaldia elgoibar 1936 1

zirardamendi omenaldia elgoibar 1936 idatzia

 

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza