Seguru baietz sentsibilizazio kanpainako kamioia Mendarora ailegatuko da barixakuan

Barren.eus 2017ko ira. 14a, 12:52

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzak hiru urte daramatza Seguru Baietz sentsibilizazio kanpaina ibiltaria zabaltzen, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan. Mendarora bihar, hilak 15, ailegatuko da.

Erabilera anitzeko kamioi bat eta bi karpa jarriko dituzte bihar Mendaroko Herriko Enparantzan, 16:30etatik aurrera, biztanleei, oro har, helarazteko zein garrantzitsuak diren jokabide seguruak istripuak prebenitzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, Seguru baietz / Sí seguro lelopean, mugikortasun seguruari lotutako gizarte-eragileek sustatutako jarduera eta ekintzak babesten ditu.
Familiei eta haurrei bideraturiko informazioa emango da, autoan haurrak lotzeko dauden sistemak ezagutu ditzaten, besteak beste.

seguru baietz kanpaina mendaro