Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Mauxitxa txarangak urtero irailaren 1ean egiten duen kalejira berezia egin du gaur ere. Ohi duten legez, oraindik eguna argitu gabe zela, 7:00etan puntuan, hasi dute Lanerako diana.

Duela 40 urte inguru hasitako ohiturari eutsi diote aurten ere Mauxitxa txarangakoek, eta Kalejiran ibili dira Elgoibarko kaleetan barrena. Txiki Egunean baino jarraitzaile gutxigo izan dituzten arren, amaierarako jende dexente batu da segiziora. Izan ere, lan eguna da gaur, opor osteko lehenengoa askorentzat, eta horrexegatik irteten dira egun seinalatu honetan, irailaren 1ean, kalejiran. Hainbat lagunentzat lanera bueltatzeko eguna izango dena umore onean hasteko, alegia.

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalegoen

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalegoen2

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalegoen3

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalebarren

mauxitxa lanaren diana elgoibar maala

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalebarren goitik

mauxitxa lanaren diana elgoibar kalebarren1

mauxitxa lanaren diana elgoibar argazkia tx

mauxitxa lanaren diana elgoibar argazkia

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza