1917. urteko uztailaren 19an jaio zen Vicenta Ecenarro, Errusiar Iraultza hasi zen urte berean, urte hartako gertakari esanguratsu bat aipatzearren. Une honetan 100 urte baino gehiagoko bi lagun daude Elgoibarren, biak emakumeak. Vicenta Ecenarro da horietako bat. San Lazaro zahar etxeko egoiliarra da Ecenarro eta han ospatu zuen urtebetzea, senide eta egoitzako langileez inguratuta. Elgoibarko Udalak ere bat egin zuen odspakizunarekin, eta Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Ongizate saileko zinegotziak, lore sorta bat oparitu zioten Vicentari udalaren izenean.
∞ Lotura duten albisteak:
- Mari Carmen Agirre moja klaratarra hil da, 101 urterekin (2016-10-18)
- 100 urte bete ditu Felisa Bergaretxek (2015-04-20)
- 100 urte bete ditu Mari Carmen Agirre moja klaratarrak (2015-02-25)