Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 13 sendabelarrierasoa1Demaseko sustoa hartu dute Sendabelar elkarteko zenbait bazkidek eta Kalegoen plazako Etxeberria farmaziako langile eta bezeroek, orain dela ordubete. Gizonezko batek eraso egin dio Sendabelar elkarteari, burdin zati batekin kanpoaldeko leihoa apurtuta. Erasoa egiterakoan zauri larria egin du eskuan eta odolusten ari zela ikusita laguntza bila jo du farmaziara.

 Lekukoen esanetan, bere onetik aterata zegoen gizonezkoa, "asaldatuta". Erasoa gertatu denean Sendabelar elkartearen egoitza barruan zegoen arduradunetako batek esandakoaren arabera, kristala mugitu dela sumatu dute barrutik eta zer gertatu den ikustera irten dira kanpora. Leihoa apurtuta zegoela ikusi dute eta elkarteko bazkide den gizonezko bat eskua odoletan zuela. Azaldu dutenez, elkarte parean aparkatu du autoa gizonezkoak eta ezer esan gabe kolpatu du leihoa burdin zati batekin. Kolpea ematerakoan beirarekin zauri larria egin du eskuan eta odol asko galtzen ari zela ikusita, larrituta, laguntza eskean joan da metro batzuk beherago dagoen Kalegoen plazako farmaziara. Odol isuria geratzeko zerbait emateko eskatu die farmaziakoei, baina zauria larriegia zela-eta Udaltzaingoari deitu diote farmaziakoek, bizitakoaren ostean oraindik urduritasuna gainetik kendu gabe. Anbulategira eraman dute gizona, baina ebakia handiegia zenez, Mendaroko Ospitalera eraman dute zuzenean. Zer gertatu den argitzeko atestatua hasi dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

• Kalamua kontsumitzaileen elkartea

 Kalamua kontsumitzen duten duten pertsona helduek osatutako elkartea, legezkoa, eta irabazi asmorik gabea da Sendabelar, elkarteak Interneten duen webgunean irakur daitekeen moduan. Bazkideetako askok arrazoi terapeutikoak dituzte kalamua kontsumitzeko: antsietatea apaltzen dute edo hainbat gaixotasunek sorturiko mina arintzen dute horrela.

2015 03 13 sendabelarrierasoa2

2015 03 13 sendabelarrierasoa

2015 03 13 sendabelarrierasoa1

2015 03 13 sendabelarrierasoafar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza