Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

deba ibai hazita mendaro 2016 02 27 Uholdeak saihesteko hainbat ekintza burutuko ditu Mendaroko Udalak, Garagartza auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez. Eusko Jaurlaritzako Ura agentziako eta Gipuzkoako Ur Kontsorzioko teknikoekin egon ondoren hartu dute erabakia.

Bi puntu beltz identifikatu zituzten teknikoek: Errekabarrenen bat, eta bestea, Garagartza eta Trinitate kaleak bat egiten duten lekuan. Hala puntu horiek berriz urak har ez ditzan, klapetak ipiniko dituzte, errekara doazen hobietatik ura irtetea eragozteko. Izan ere, azkeneko uholdeetan estoldetatik gora etorritako ura pilatu da inguru horretan, kalteak eraginez. Teknikoek ohartarazi  dute beharbada ez dela behin-betiko irtenbidea izango, baina sinistuta daude gutxienez arazoa txikitzeko balioko dutela. Hori bai, ur emariak errekaren babes paretaren kota gainduko balu, ezingo litzateke ezer babestu.
• Uholde arriskuen berri izateko aplikazioa
Era berean, APP bat ere sortuko dute, herritarrek sakelako telefonoetan jaso ditzaten uholde arriskuen ohartarazpenak eta halakotarako gomendioak. Bestalde, enpresa espezialdu batek Tokiko Plan bat idatziko du herrirako, uholdeetan nola jokatu zehazteko.

 

∞ Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza