Gure Balioak sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Debegesa Garapen Agentziak

Eider Zulaika 2017ko uzt. 5a, 06:41

Debabarrenean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egiteko sortu zuen Debegesak Gure Balioak Saria. Aurten, zortzigarren urtez egingo dute, eta antolatzaileek jakinarazi dute zabaldu dutela dagoeneko Gure Balioak Sarirako hautagaiak proposatzeko epea. Sari banaketa Mendaron egingo dute urrian.

Debabarreneko edozein erakunde, enpresa, gizatalde nahiz norbanakok izango dute euren hautagaiak proposatzeko aukera, uztailaren 16ra arte. Hori bai, hautagaiek zenbait baldintza bete behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dira edota euren lan-ibilbidea eskualdean garatu dutenak. Jasotako proposamen guztiak epaimahai batek aztertuko ditu, unibertsitate, enpresa, kultura eta gizarte arloetan diharduten bederatzi lagunek osatutako epaimahai batek, eta sari banaketa urrian egingo dute, Mendaron.
Saridunak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura bat jasoko du, sari honetarako bereziki diseinatutakoa. Sariaren xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko orria www.debegesa.eus webgunean eskuratu behar da. Orria bete ondoren, balioak@debegesa.eushelbidera bidali behar da. Iaz, Nerea del Campo Aguirre eibartarrak jaso zuen saria, baina saria jaso dutenen artean hainbat elgoibartar ere badadue. Sabin Osoro Unzuetak jaso zuen, esaterako, 2014an, Jesus Bilbao Azpirik, 2012an, eta Gemma Agirregomezkortak jaso zuen haren aurretik, 2011n.

Aurreko edizioetan, saridunak izan dira: