Alzheimerraren aurkako 'Etorkizun kilometroak' elkartasun lasterketa Elgoibarrera ailegatuko da

Barren.eus 2017ko eka. 21a, 17:53

Cadizen hasi zen eta Bilbon bukatuko den 'Etorkizun kilometroak' elkartasun lasterketa zapatu honetan, ekainaren 24an, ailegatuko da Elgoibarrera. Alzheimer gaixotasun degeneratiboa bistaraztea eta gaixoak zaintzen diharduten zaintzaileak trebatzeko dirua batzea dira 1.500 kilometro inguruko lasterketa honen helburu nagusiak.

Erronka joan den ekainaren 10ean abiatu zen Cadizen eta Bilbon amaituko da datorren ekainaren 25ean. Bi hiriok hamasei etapatan lotuko dituen ekimen honekin bat egin du Elgoibarko Udalak, Gizarte Zerbitzuen sailaren bitartez. Alzheimer gaixoen senideen elkarteak biltzen ditu CEAFA erakundeak eta AUBIXA Fundazioak antolatu dute 'Etorkizun kilometroak' elkartasun lasterketa. Elgoibarko alkate Ane Beitiak honakoa esan du ekimenarren inguruan: "Udalak jakin badaki Elgoibarren gaixotasun larri hau pairatzen duten pertsonak egon badaudela, zuzenean bere familia eta ingurune hurbilekoenari eraginez. Horregatik ekimen honi laguntzea eta korrikalariei Elgoibarretik igarotzean harrera egiteko herritarren parte hartzea sustatzea oso garrantzitsua da”.

• Elgoibartik zapatua eguerdian
Bilbora bidean Elgoibartik igaroko da lasterketa zapatuan (ekainak 24), 12:30ak innguruan.Maalako zubitik sartuko dira; ondoren Maalako biribilgunetik jarraitzeko; eta azkenik, Bernardo Ezenarro, Trenbide Kalea eta Sigmako zubitik igaroko diraa, Eibarrerantz.
Izen-emateak

Parte hartu nahi duten pertsonek elkarteko web orrian izena eman beharko dute: elfuturoeslamemoria.com Izena emateko prezioa 15 eurokoa da. Diru guztia EFM Programa sortzeko erabiliko dela azaldu dute antolatzaileek, Alzheimer gaixotasunean adituak diren zaintzaileentzako doako heziketako lehenengo modulua.

alzheimerraren alde 2etapa cadiz sevilla elgoibar 1