Suhiltzaileek goizaldeko bostak inguruan jaso dute abisua eta ordubete inguruan aritu dira eroritako adarrak auto gaineetatik kentzen eta bidera eroritako adarrak kentzeko lanetan.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian erramu-arbola zaharrenetarikoa da Mendaroko Zelaikua plazan dagoena. Adar gehiago erortzeko arriskua dagoela-eta, ingurua hezitzeko asmoa agertu du Mendaroko Udalak.