Lau edukiontzi kiskali dira bart Azkue auzoan

Jon Etxaniz 2017ko eka. 7a, 11:12

Azkue auzoko baselizaren ondoan zeuden lau edukiontzi kiskali dira. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Udaltzaingoak emandako datuen arabera, bart gauean, 23:45ean, jaso zuten edukiontziak sutan zeudenaren abisua. Suhiltzaileak sua itzaltzera gerturatu baziren ere, erabat kiskali ziren lau edukiontziak, berde kolorekoak hiru eta ontzi arinak jasotzeko hori kolorekoa bestea.
Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da eta oraindik ez dakite argi norbaitek nahita piztutako sua izan zen ala ez.

edukiontziak azkue elgoibar suhiltzaileak

edukiontziak azkue elgoibar suhiltzaileak 1

 edukiontziak azkue elgoibar kiskalita 2