Itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko aukera Elgoibarren

Barren.eus 2017ko eka. 1a, 09:19

Domekarako ibilaldi geologikoa antolatu dute, itsas azpiko bulkanismoa ezagutzeko. Maltzagako bidegorrian zehar egingo dute ibilaldia, eta besteak beste, pasealekuan ageri diren harri bulkanikoei buruzko azalpenak emango ditu Inma Mugerza geologoak.

"Pasealekuan ageri diren harri bolkanikoek, antzinako garaiez berba egiten dute, laba goria bor-bor Lurraren muinetik irten zeneko garaiaz, eta Bizkaiko Golkoa eratzen hasi zen epe geologikoaz", azaldu du Inma Mugerzak domekan eskainiko duen ibilbide gidatuaren harira.
Udaletxe azpian batuko dira 10:00etan, eta hiru bat ordu iraungo ditu bost kilometro inguruko ibilaldiak. Interesatuek 8 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena emateko infohydrolur@gmail.com helbidera idatzi behar da.

∞ Lotura duten albisteak: