Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 06 sustraiakordeitaldea

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, domeka, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Era berean, udalean ordezkaritza duten hiru alderdik (EAJ, EHBildu eta PSE-EE), adostutako adierazpen instituzionala plazaratu du Elgoibarko Udalak.

 

 

2015 03 05 martxoak8mendarokartEmakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte Mendaroko Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean. Hasteko, biharko, martxoaren 7rako, jolas ez sexistak antolatu dituzte. Frontoian egingo dituzte jolasak, 16:30etik aurrera. Martxoaren 8rako, berriz, Brave filmaren emanaldia iragarri dute. Mark Andrewsen filma da, 93 minutuko iraupenekoa. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileek dei egin diete herriko gaztetxo guztiei antolatutako ekintzetan parte hartzera.

 

• Ondare kulturala ezagutzeko bisitak Elgoibarren

Elgoibarren ere hainbat ekintza antolatu ditu Haizea emakume taldeak zapaturako (martxoak 7). Goizean, Elgoibarko ondare kulturala ezagutzeko bisita egingo dute Pello Arrieta historialariarekin. 11:00etan batuko dira Kultur Etxe aurrean, eta ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute -azalpenak gaztelaniaz izango dira–. Dagoeneko 35 bat emakumek izena eman dute –Pitxintxun eman behar da izena–. Horren harira, Haizea emakume taldetik aurreratu dute martxoaren 30ean formato bereko bisita-gidatuak hasiko dituztela Elgoibarren, Pello Arrietarekin. Hilabeteko azken astelehenetan izango dira, 17:30ean. Ondoren, 13:00etan, Maite Janeiro akordeoi irakasleak zuzendutako Sustrai akordeoi taldearen kontzertua izango dute, Kultur Etxeko sotoan. Bazkari batekin osatuko dute eguna. Sigma jatetxean bazkalduko dute gero, aurrez izena emandako emakumeek –60 bat emakumek zuten izena emanda–, eta bazkalostean poesia errezitaldia eta dantzaldia izango dituzte.

• Futbol partidak Kalegoen plazan

Elgoibarko Eskola Kirola Elkarteak eta C.D. Elgoibar klubak ere bat egin dute martxoaren 8ko aldarrikapenekin, eta nesken arteko futbol partidak antolatu dituzte. Benjamin mailako Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako hiru taldek jokatuko dute elkarren aurka, Kalegoen plazan. Bihar, zapatua, 12:00etan izango da.

• Elkarretaratzea

Martxoaren 8rako elkarretaratzera deitu du Emakumeen Kontseiluak. Kalegoen plazan izando da elkarretaratzea, 13:00etan, eta Beinke bertso- eskolako ikasleek bertsoz girotuko dute.

• Adierazpen instituzionala

Hona hemen Elgoibarko Udalak argitaratu duen adierazpen instituzionala.

Martxoak 8:- Emakumeen Nazioarteko Eguna -Adierazpen instituzionala

 Elgoibar, 2015.03.08 Udala, EAJ-PNV, Bildu eta PSE-EE

Elgoibarko Udalak eta bertan ordezkatuta dauden EAJ-PNV, Bildu eta PSEEEk jakinarazi nahi dute, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, berdintasun-politika eraginkorrak garatzeko, emakumeen parte-hartze soziopolitikoa izatea, sare asoziatiboa sendotzea eta erakunde eta herritarren arteko aliantzak indartzea ezinbestekoak direla. Udalak politika horiek

babesteko eta sustatzeko konpromisoa hartzen du. 

NBEak 1975. urtean izendatu zuen martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna; 1995ean Beijingo adierazpena onartu zen, eta 2005ean

Berdintasunerako Euskal Legea sartu zen indarrean. Urtemuga ugari eta euri asko egin du ordudanik, baina berdintasun erreala ez da errealitate gauzatu oraindik. Esaterako, krisiaren aitzakian, lan baldintzak, oro har, okertu egin dira eta are gehiago emakumeentzat. Gainera, etxeko lanak eta zaintza-lanak ere emakumeen bizkar jarraitzen dute hein handi batean. 

Guztiontzat eskubide berberak lortzeko bidean aurrera egitea beharrezkoa da. Aurrera egin ezean, atzera egiten baita. Elkarrekin eta etenik gabe parekidetasunerantz egin behar dugu. Berdintasuna giza eskubide bat da, jendarte osoari on egiten dion eskubidea. 

Horregatik nahi genuke adierazpen hau planteamendu ideologikoetatik haratago joatea, inguruabar sozial eta ekonomikoetatik haratago, baita une jakin batetik haratago ere, hots, martxotik haratago. Izan bedi jarrera irmoa eta iraunkorra, izan bedi gure ekintzen ardatza urteko egun guztietan. Justizia sozialak hala eskatzen duelako, eta guztion onerako izango delako.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza