Martxoa eta maiatza bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi dute Instagram sare sozialean, Instant1ean lehiaketaren bidez. 600 argazki baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara eta hamar finalistak aukeratu zituen epaimahaiak, tartean Elgoibarko Gaztelekuko erabiltzailea den Alain Rodriguezek aurkeztutako argazkia. Antolatzaileek Instagrameko @gipuzkoangazte profilera igo zituzten hamar argazkiak, eta gogokoenari botoa emateko aukera eskaini zuten. Bergarako Olatz Barraganen argazkiak jaso ditu atsegite gehien, 793 guztira, Gazte Oporraldiak programaren barruan, Menorkarako bidaia irabazi du bi lagunentzat.
Alain Rodriguezen argazkiak eskuratu du bigarren postua, 654 atsegiterekin. 300 euroko saria eskuratu du mendaroarrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako denda batean teknologian gastatzeko.
Ekainaren 10ean, lehiaketaren sari-banaketako festa ospatuko da. Tabakaleran izango da, Kutxa Kultur aretoan, 17:00etan.