Osasuna eta generoari buruz hausnartzeko saioa egingo dute

Barren.eus 2017ko mai. 22a, 10:59

Udaleko Berdintasun Sailak Osasuna eta emakumea: genero ikuspegitik ulertu osasuna hausnarketa saioa antolatu du gaurko, maiatzaren 28an ospatzen den Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira.

Loredi Salegik zuzenduko du saioa, eta besteak beste, ondorengo gaiak landuko dituzte: emakumeek osasun arloan dituzten berezitasunak, haien egonezinak nola tratatzen diren, zergatik gaixotzen diren emakumeak, gaixoak eta mendekotasuna duten pertsonak nork zaintzen dituen, emakumeen lanaldi bikoitza eta hirukoitza, haien egonezinak zergatik medikatzen dituzten, eta lan arloan emakumeen osasunaren inguruan zein iritzi nagusitzen den.

Jarduera, Kultur etxeko Hitzaldi gelan egingo da 18:30etatik 20:30etara, eta sarrera doakoa da.

generoa osasuna hausnarketa gaiak elgoibar