Epaian jasota dagoenez, 2012ko irailaren 3an, 18:30ean, SOS-Deiak larrialdietarako telefonora dei bat egin zuen gizonezkoak bere sakelako telefonoa erabiliz. EAJ-PNV alderdiaren egoitzako atean lehergailu bat jarrita zegoela esan zien larrialdietakoei. Dei horri erantzunez, batzokira eta deia egin zuen gizonaren etxera joan ziren poliziak. Edari alkoholikoen eraginpean zegoela egiaztatu zuten.
Auzipetuak gertakariak onartu zituen epaian, eta ontzat eman zuen fiskalak eskatutako zigor-eskaera ere. Epaileak aringarri gisa onartu zuen gizonezkoa mozkortuta egotea, baina 540 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen, desordena publikoa egotzita. Epaiketako gastuak ere ordaindu beharko ditu auzipetuak. (iturria: Diario Vasco)
∞ Lotura duten albisteak: