Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

marihuana arriaga elgoibar ertzaintzaErtzaintzak 14.000 marihuana landare atzeman ditu Elgoibarko Arriaga industrialdeko industria-nabe batean. Bost lagun atxilotu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzo arratsaldean atzeman zuten marihuana plantazioa Elgoibarko industria-nabe batean, Arriaga industrialdean, hain zuzen ere.

Ertzaintzako iturrien arabera, Arriaga inguruan patruilatzen ari ziren Ertzaintzako agenteek marihuana usain handia nabaritu zuten atzo, 18:30ak inguruan, eta usaina industria-nabe batetik zetorrela egiaztatu zuten. Sarreran zenbait poltsa topatu zituzten, marihuanaz beteta batzuek eta ongarriz beteta beste batzuek. Loreontziak ere topatu zituzten. Agenteek sarreran zegoen pertsona bati galdetu zioten enpresa horren jardueraz, eta pladurrarekin lotutako lanak egiten zituztela erantzun zien hark. Agenteak barrura sartu zirenean marihuana landarez betetako plantazioarekin egin zuten topo. 14.000 landare zenbatu dituzte, hazkunde mailaren arabera areto desberdinetan banatuta. Marihuana landatzeko eta hazteko gailu ugari ere topatu zituzten: lanparak, ureztatzeko eta argiztatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko gailuak, e.a. Marihuana landareak zeuden industria-nabean bost lagun atxilotu zituzten, 39 eta 46 urte bitartekoak denak. Datozen egunetan epailearen aurrean deklaratu beharko dute. Polizia operazioak zabalik jarraitzen du.

marihuana arriaga elgoibar ertzaintza1

marihuana elgoibar arriaga ertzaintza tresnak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza