Debabarrenean 46.500 herritar daude botoa ematera deituta maiatzaren 7rako. Elgoibarren, hiru lekutan eman ahal izango da botoa –Maalan, Kalegoen plazan eta Kultur Etxean–, 9:00etatik 20:00etara. Herri galdeketari lotutako argibideez gain eta iganderako Elgoibarko batzordeak antolatu duen ospakizun egitarauaz gain (beherago), joan zen eguenean Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoak, Garbiñe Biurrun epaileak eta Mario Zubiaga EHUko Zuzenbide irakasleak Eibarren erabakitzeko eskubidearen inguruan esandakoak ere bildu ditu BARREN aldizkariak 1033. zenbakian (PDF)
MAIATZAK 7ko EGITARAUA
- 09:00 Udal Txistulari Taldea
- 10:45 Meabe eta Ziarda bertsolariak
- 11:00 Kalejira Baltzola anaiekin eta pala txapelketa Kalegoen plazan.
- 11:30 Haurrentzako denborapasak Kalegoen plazan
- 12:30 Niala Magoa
- 13:30 Kale kantariak
- 16:30 Pala txapelketako finala, plazan
- 17:00 MausitxaTxarangaren kalejira
- 18:00 Musika ekitaldia Maalan: Jon Gurrutxaga, A2an, Amorante, Xabi eta Amaia, eta Oier Gurrutxagarekin.
Pintxo potea ere izango da eguerdian. Tantaka, Jai alai, Iturri, Gabi, Mahats, Ibai-ondo eta Ametsa tabernek parteko hartu dute.