Elgoibartarrak hasi dira euskal estatuari buruzko botoa ematen

Barren.eus 2017ko api. 27a, 20:08

Maiatzaren 7ko galdeketan botoa eman ezin dutenenentzat boto aurreratua emateko aukera ere ari da eskaintzen Elgoibarko Gure Esku Dago.

Maiatzaren 7an botoa ematera deitu du Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Elgoibarren ere. Erroldatuta dauden 16 urtez gorako guztiak deitu dituzte botoa ematera. Maiatzaren 7an, 9:00etatik 20:00etara egongo dira hauteslekuak zabalik, Kalegoen plazan, Maalan eta Gure Esku Dagoren lokalean, San Frantzisko kaleko 11. zenbakian. Botoa emateko agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko da: NAN Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena, EHNA Euskal Herriko Nortasun Agiria eta bizileku txartela (agiriak iraungita izanez gero, edo helbiderik ez badakarte, errolda agiria erakutsi beharko da).
Boto aurreratua emateko hainbat aukera
Maiatzaren 7an botoa eman ezin dutenenentzat, baina, boto aurreratua emateko aukera ere ari da eskaintzen Gure Esku Dago. Apirilaren 23an hasi ziren, Aiastian, eta aste honetan ere izango da botoa emateko aukera, ondorengo leku eta orduetan. Maiatzaren 1ean, Idotorbe auzoko plazan, 11:00etatik 13:00etara, eta Altzolako lokalean, 18:30etik eta 20:30era. Maiatzaren 2an, Gure Esku Dagoren lokalean, 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Maiatzaren 3an, San Roke kalean, Meka parean, 11:00etatik 13:00etara, eta maiatzaren 4an, Gure Esku Dagoren lokalean 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era, eta gaur zortzi, maiatzaren 5ean, Gure Esku Dagoren lokalean, 18:30etik 20:30era.

gure esku dago elgoibar aurretiazko bozka lekuak• Kartelak, leihoetan
Gure Esku Dagok kartelak atera ditu maiatzaren 7ko herri galdeketaren harira eta herritarrei eskatu die etxeko leiho eta balkoietan esegitzeko. Ahalik eta jende gehienak botoa ematea nahi dute, eta giroa berotu nahi dute horretarako. Era berean, egunean bertan ere festa izango dela aurreratu dute, nahiz oraindik ez duten egitaraua jakinarazi.

 gure esku dago elgoibar aurretiazko bozka∞ Lotura duten albisteak: