Maiatzaren 7an, Debabarreneko bost herritan eta auzo elkarte batean (Itziarren) antolatuko dituzte herri-galdeketak. Bertan, 16 urteko 47.152 debabarrendarrek izango dute bozka emateko aukera; tartean, elgoibartarrak. Bailarako herrietan egingo diren herri-galdeketen berri emateko, prentsaurrekoa eskaini zuen Debabarreneko Gure Esku dagok Eibarko Txaltxa Zelain. Ubane Madera eta Asier Alkorta kazetariek adierazpen bat irakurri zuten, eta, besteak beste galdeketan parte hartzera deitu zituzten debabarreneko herritarrak: "Herritar guztiek jakin behar dute gure ekimena guztiontzat zabalik dagoela. Denon beharra dugula, eta inor ez dagoela soberan. Elkarrekin, eta parte-hartzearen bidez, ametsa egia bihur dezakegu, eta herri honen etorkizuna guztion iritziak kontuan hartuta eraiki. Eta horretarako parte-hartze da gakoa!". (Adierazpena osorik)
Era berean jakinarazi zuten aurreko hilabeteotan galdeketa babesteko egindako kanpainan, 6.011 sinadura jaso dituztela; bozka emateko aukera izango duten herritarren %12ak. Azpimarratu zutenez, kopuru hori hasieran jarritako helburuaren bikoitza izan da. Elgoibarren 1.802 sinadura jaso dituzte, erroldatutako 16 urtetik gorako herritarren %18,7ak.
Galderari dagokionez, herri bakoitzak adostu du berea:
- Elgoibar eta Deba: 1.- Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea? 2.- Nahi al duzu euskal estatu independentea?
- Eibar: Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?
- Soraluze eta Mutriku: Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?
- Itziar: Euskal Herri independente bat nahi duzu?
Debabarreneko Gure Esku Dagok iragarri du erabakitzeko eskubidearen gainean jarduteko mahai-inguru "berezia" antolatu duela Eibarren apirilaren 27rako. Juan Jose Ibarretxek (lehendakari ohia), Garbiñe Biurrunek (epailea) eta Mario Zubiagak (EHUko irakaslea eta GEDkidea) parte hartuko dute, Jon Telleria kazetariaren gidaritzapean. Armeria eskolako areto nagusian izango da mahai ingurua eguenean, 19:00etan hasita.
• Aurretiazko bozka
Maiatzaren 7an bozkatzeko aukerarik ez dutenentzat aurretiazko bozka zabaldu dute Gure Esku Dagokoek, eta dagoeneko hasi dira lehenengoak jasotzen. Era berean, ekimenari babesa eskaintzen ari diren herritar, talde eta elkarteak ere ugari izaten ari dira Gure Esku dago Elgoibar taldearen Facebook orrialdean orrialdean eta Twitterren duten kontuan ikus daitekeen moduan.
- Gure Esku Dagok lokala hartu du San Frantzisko kalean (2017-04-07)
- Maiatzaren 7ko herri galdeketan posta bidez bozkatzeko aukera izango da (2017-03-13)
-
Gure Esku Dago taldeak 1.802 sinadura lortu ditu Elgoibarren, behar zituztenen bikoitza (2017-02-21)
-
Elgoibarren galdeketa egiteko 1.450 herritarren babesa jaso du momentuz Gure Esku Dagok (2017-02-07)
- Maiatzaren 7an 46.500 herritarri hitza emango die Gure Esku Dagok Debabarrenan (2017-01-21)
- Galdeketarako galderak adostuta, sinadurak biltzeari ekin dio Elgoibarko Gure Esku Dagok (2016-12-19)
- Herri galdeketako galdera aurkeztuko du Gure Esku Dagok zapatuan (2016-12-13)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaian hartu zuten parte dozenaka elgoibartar eta mendaroarrek (2015-06-22)
- Ekainaren 21erako deialdia egin du Elgoibarko Gure Esku Dagok (2015-06-15)
- Erabakitzeko eskubidearen aldeko oka joko erraldoia (2015-04-22)
- Elgoibar eta Mendaroko dozenaka lagunek hartu zuten parte erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan (2014-11-11)
-
Bost mila lagun batu nahi ditu Gure Esku Dagok, Zurriolan mosaikoa osatzeko (2014-10-22)
- Elgoibartarrak eta mendaroarrak giza katean (2014-06-09)
- Aitor Novak gaitentzat moldatu du 'Gure esku Dago' abestia (2014-06-06)
- Giza kate herrikoia egin dute Kalegoen plazan (2014-05-31)
- Jaia eta aldarrikapena uztartu zituen zapatuan Mendaron Gure Esku Dago egunak (2014-05-13)
- Mendaron ere sortu dute erabakitze eskubidearen aldeko lan taldea (2014-04-03)
- Herri argazkia atera dute Gure Esku Dago ekimenaren aldekoek (2014-03-24)
- Elgoibarri eta Mendarori 32. kilometroa osatzea egokitu zaie ekainaren 8ko giza katean(2014-03-11)
- Ekainaren 8an Durangotik Iruñera egin nahi den giza kateari lehen babesa (2014-02-17)
- ‘Gure esku dago’ ekimenaren sustatzaileek bilera deitu dute otsailaren 10erako (2014-02-06)
- ‘Gure esku dago’, erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa aurkeztuko dute eguaztenean (2013-06-18)