Gure Esku Dagok lokala hartu du San Frantzisko kalean

Barren.eus 2017ko api. 7a, 07:11

Maiatzaren 7an egin asmo duten herri galdeketari begira, lokala hartu du Elgoibarko Gure Esku Dagok San Frantzisko kalean, eta taldekideek jakinarazi dute norbaitek galdeketaren inguruko zalantzarik balu edo egun horretan prestaketetan lagundu nahiko balu, gustura entzungo diotela lokalean.

Hilabete falta da galdeketa iragarrita dagoen eguna iristeko, eta motorrak berotze aldera, herritarrei talde argazkiak bidaltzeko eskatu die Gure Esku Dagok, ekimen honi babesa erakusteko. Kaxeta eta Sallobente elkartekoen eta Elgoibarko ezker abertzalekoen argazkiak jaso eta partekatu dituzte sare sozialetan. Elgoibarren ez ezik, Eibarren, Soraluzen, Mutrikun, Deban eta Itziarren ere gauzatuko dute erabakitzeko eskubidea maiatzaren 7an. Debabarrenean,16 urtez gorako 46.500 herritarri emango die hitza Gure Esku Dagok.

∞ Lotura duten albisteak: