Ezker Abertzaleak antolatuta, hainbat lagun batu ziren Eibarko Legarren frontoian, Joseba Zinkunegiri eskaini zioten omenaldian. Hilabete bat bete zen atzo, hilak 26, Valdezcarayko San Lorenzo menditik amilduta Joseba Zinkunegi eta Iker Jausoro zendu zirenetik, eta egun hori aukeratu zuten Eibarren, Zinkunegiren jaioterrian, bera gogoratzeko eta azken agurra emateko.
Asko izan ziren oholtza gainera igo ziren elgoibartarrak, tartean Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegi.
Joseba Zinkunegi azken hogei urteotan ezker abertzalearen komunikazio arloan (EHAKn eta Sortun) egindako lanagatik ezaguna zen. Omenaldiko argazkiak: etakitto.eus