Hiru lagun hil dira Azkarate gainean gertatu den auto istripuan

Barren.eus 2017ko mar. 13a, 20:16

Lau autok eta kamioi batek istripua izan dute Azkarate gainean eta hiru pertsona hil egin dira. Iker Amutxastegi da hildakoetako bat, 41 urteko Elgoibarko bizilaguna. 17:45ak inguruan gertatu da istripua eta harrezkero itxita dago Azkoitia eta Elgoibar arteko errepidea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, GI-2634 errepidean gertatu da istripua, Azkarateko gainean, Azkoitiko lurretan. Kamioi batek eta lau autok izan dute istripua. Hiru lagun hil dira eta beste hiru lagun zaurituta daude. Zumarragako Ospitalera eraman dituzte zaurituetako batzuek. Istripua argitzeko polizia atestatua hasi du Ertzaintzak eta errepidea itxita dago, besteak beste, istripua izan duen kamioi trailerrak guraizearena egin duelako eta bidea itxita laga du.

Azkoitiako Maxixatzen herri aldizkariak honako irudiak jaso ditu istripua gertatu den lekuan: