Borroka feminista plazara atera zuten Elgoibarren eta Mendaron martxoaren 8an

Barren.eus 2017ko mar. 9a, 12:18

Emakumeak emakume izateagatik bakarrik sufritzen duten bazterketa eta indarkeria salatu zuten atzo, Martxoaren 8an, Elgoibarren eta Mendaron egin ziren ekintza eta mobilizazioetan. 

Mendaron parte hartzea eta performancea uztartu zituen ekintza egin zuten, Mendaroko Tratu Onen Taldeak antolatuta. Gizonen eta emakumeen arteko eskibide berdintasun aldarrikatzeko eta emakumeen artean elkartasun agertzeko, kolore ezberdineko artileak trukatu zituzten plazan, sare handi bat osatuz.

Elgoibarren, berriz, Martxa Morea egin zuten. Emakumeen Kontseiluak antolatuta. Mausitxa txarangaren laguntzaz herriko kaleak gurutzatu zituzten dozenaka herritarrek.

• Emakume ezkertiar eta euskaldunen argazkia

Ondoren, eta Elgoibarko emakume ezkertiar eta euskaldun talde batek deituta, talde argazkia atera zuten Kultur Etxe parean. Zapalkuntzak hirukoitzak ere izan daitezkeela ohartarazi zuten, Angela Davisen teoriarekin bat eginez, eta salatu zuten aldi berean azpiratuak direla euskaldun gisa, emakume gisa eta ezkertiar gisa. “Emakumeak gara, euskaldunak eta ezkerrekoak, eta hori ez da kasualitatea. Hiru borroka horiek lotuta ulertzen ditugu guk. Angela Davisek dioen bezala, menpeko egoera guztiek bat egiten dute. Badakigu asko garela ideia honekin bat gatozenak, horregatik, martxan jarriko den prozesu feministan parte hartzeko gonbidapena egiten dizugu hemendik aurrera. Feminismotik Euskal Herria berdintasunera eramateko bidea izango da. Eskerrik asko, eta zorionak emakume, euskaldun eta ezkertiar sentitzen zarelako. Behetik gora joatea, beste aukerarik ez daukagu!”, azaldu dute. 

emakume ezkertiarrak elgoibar 1

martxa morea elgoibar errosario

martxa morea elgoibar v1

martxa morea elgoibar Kulturetxe

martxa morea elgoibar kulturetxe1

martxa morea elgoibar maala

martxa morea elgoibar txaranga

martxoak8 mendaro matazak

martxoak8 mendaro matazak 1

martxoak8 mendaro matazak 2

martxoak8 mendaro matazak 3

martxoak8 mendaro matazak 4

martxoak8 mendaro matazak 5