Heroinak Elgoibarren izan zuen eraginari buruzko mahai ingurua egingo dute

Barren.eus 2017ko mar. 9a, 07:53

Elgoibarko Gazte Asanbladak eta Errotatxo elkarteak antolatuta, Justo Arriolak A los pies del caballo liburua aurkeztuko du gaur (martxoak 9). Aurkezpenarekin batera, garai hura gertutik bizi izan zuten hainbat elgoibartarrekin mahai-ingurua egingo dute.

Justo Arriolak A los pies del caballo liburua kaleratu zuen joan den urte amaieran. Liburuak sakon aztertzen du heroinak Elgoibarren, Euskal Herrian eta Espainian izan zuen eragina, baina kasu honetan, Elgoibarko kasua izango dute aztergai, bereziki, gaur egungo gazteek ezagutu dezaten 80ko hamarkadako errealitatea zein izan zen. Hori dela eta, liburuaren aurkezpenarekin batera, garai hura gertutik bizi izan zuten hainbat elgoibartarrekin mahai ingurua antolatu dute Elgoibarko Gazte Asanbladak eta Errotatxo elkarteak. 19:00etan izango da, Elgoibarko Kultur Etxean.

Irakurri hemen Justo Arriolak BARREN aldizkariari eskaini dion elkarrizketa (1014. zenbakia 2016-12-02 -PDF-)

justo arriola elgoibar gaztetxea