Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 25 autobusakingkongDomekatik, martxoaren 1etik aurrera, Lurraldebusek eskualderako eta Gipuzkoarako diseinatutako autobus zerbitzu berria jarriko du martxan. Debabarrenan hamabi linea arrunt eta gaueko bi daude, eta Mendaroko Ospitalerako konexioak hobetu egin dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du azken urte eta erdian eskualde gehienetan autobus zerbitzuak berritzeko, eta parte-hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituzten: 5.000 ekarpen baino gehiago. Horietako asko, ekarpenen %75 inguru, kontuan hartu dituztela azaldu dute. Orain zerbitzu berriak martxan jartzeko garaia iritsi da. Tolosaldeko zerbitzu berriak abenduan jarri ziren martxan, eta Debagoienakoak, Debabarrenakoak, Urola Erdikoak eta Urola Kostakoak martxoaren 1ean jarriko dituzte martxan. Aldundiaren esanetan, autobus zerbitzu berrietan %36 gehiago inbertituko du. Lineek beteko dituzten kilometro kopurua ere handitu egin da (16 milioi kilometro 2014an eta 22 milioi kilometro 2015ean), eta 99 gidari gehiago arituko dira (555 gidari ziren 2014an eta 654 dira 2015ean).

• Debabarrenan 12 linea

Hamabi linea arrunt eta gaueko bi izango ditu Lurraldebusek aurrerantzean Debabarrenan. Linea nagusiak 6:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta barixakuetan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan. Era berean, Mendaroko ospitaletara konexioak hobetu egin dira, eta Debagoienara eta Urola Erdira lotura hobetu egingo da.

Lotura duten albisteak:

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza