Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

inmamugerza geologia elgoibarInma Mugertza geologoak ibilaldi bat eskainiko du herriko kaleetan zehar, Elgoibarko geologia ezagutzeko. Otsailaren 14an, martitzena, izango da. Plazak mugatuak dira, 25 pertsona gehienez.

“Geologiak inguratzen gaitu”, esan du Inma Mugertzak. Portaleek, etxeek, kaleek, frontoiek… iragan geologikoa gordetzen dute, eta herriko kaleetan bitxikeria geologiko interesgarriak aurki daitezke. Portal batzuetan koral fosilizatu ikusgarriak daude, zenbait denda eta tabernatan marmola eta gneisa bezelako harri metamorfikoak ere badaude, eta, baita granito eta harri bolkanikoak ere. Harrien hizkuntza ikasten hasteko ibilbide egokia eta gomendagarria izango dela aurreratu du. Martitzenerako (otsailak 14) jarri dute hitzordua, udaletxe azpian, 18:00etan. Bi ordu eta erdiko ibilaldia izango da, eta edozein herritarrek parte hartu dezake. Gurpildun aulkian ere joan daitekeela jakinarazi dute.
'GEOelgoibar: geologia herriko kaleetan' bisita gidatuan parte hartzeko interesa dutenek izen-eman dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-posta helbidean, edota 943 901 654  telefono zenbakira deituz (10.00etatik 17.00etara).

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza