Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 saharar errefuxiatuak elgoibar janaribilketaPiztu itxaropena lelopean otsailean abiatuko da elikagaiez beteriko karabana Euskal Herritik Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetara. Saharako errefuxiatuen aldeko hamahirugarren Euskal Karabana izango da. Karabana horretarako elikagaiak biltzen dihardute Elgoibarren eta Mendaron ere.

Urtarrila bukaerara arte jasoko dituzte arroza, pasta, lekaleak, azukrea, atun latak, olioa eta sardina latak eta baita konpresak ere. Elgoibarren, Eroski bietan eta Netton jarri dituzte otarrak. Mendaron, berriz, Puxika eta Coviran dendetan.
Saharar Ilargi Gorria eta Emakume Sahararren Nazio Batasuna dira ekimen honen sustatzaileak. Saharako errefuxiatuen egoera “zaila” dela gogorarazi dute, eta premia “handia” dela nabarmendu.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza