123 ume elgoibartarrek jaso dituzte jostailuak Gurutze Gorriak antolatutako kanpainari esker

Barren.eus 2017ko urt. 9a, 15:00

Elgoibarko Gurutze Gorriak laguntza beharrean dauden 53 familien artean jostailuak banatu ditu Elgoibarren Eguberrietan.

Elgoibarko Gurutze Gorriak abenduaren 23an banatu zituen jostailu bilketa kanpainan jaso zituzten jostailuak. Guztira, 53 familietako 123 ume elgoibartarrek jaso dituzte jostailuak. Ume elgoibartarrez gainera, Soraluzeko 80 umeri ere banatu zikieten jostailuak. Kanpaina “oso ondo” joan dela adierazi dute Gurutze Gorriko arduradunek eta pozik daude ume askori lagundu ahal izan dietelako. Batu eta banatu dituzten jostailu guztiak berriak ziren.

Kanpaina hau aurrera eramaten lagundu dieten herritarrei eta dendei, “Pitxintxu, Crstina Garcia estetika eta Juguettos”, eskerrak eman nahi izan dizkiete Gurutze Gorriko arduradunek, eta baita herriko enpresei ere, “bereziki Besa, Danobat, DanobatGroup eta Etxe-Tar”. Elgoibarko eta Soraluzeko Udalek emandako laguntza ere eskertu dute, eta baita Real Sociedad Fundazioaren babesa ere. Hona hemen Gurutze Gorrikoek pasa dizkiguten zenbait argazki eta osatu duten bideoa.

jostailu kanpaina gurutze gorria elgoibar v2

2017 01 045 jostailu kanpaina gurutze gorria elgoibar v1