Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute

Barren.eus 2016ko aza. 25a, 19:47

Elgoibarko Emakumeen Kontseiluak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek gaur, Kalegoen plazan. Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, elkarretaratze isila egin dute gaur arratsaldean Kalegoen plazan hainbat herritarrek.

Ez da hori izan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan antolatu den ekintza bakarra. Aste osoan zehar egin dituzte ekintzak Gaztelekuan, liburutegian edota kultur etxean, eta egitarauaren barruan oraindik geratzen dira pare bat ekintza: Bihar, emakumeentzako autodefentsa tailerra egingo dute Olaizaga kiroldegian, 10:00etatik aurrera. Azkenik, hilaren 28rako hausnarketarako tailerra antolatu du Haizeak. Loredi Salegik dinamizatuta, Jabekuntzan aurrerapausoak emanez tailerra egingo dute kultur etxean, 18:30ean hasita.