Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

tapia korta jesus bilbao elgoibar1Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta 2016 sariak banatu zituen atzo (azaroak 22). Aurten makina-erremintaren, etxeko altzarien, ekitaldi-zerbitzuen eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko gizon-emakumeak saritu dituzte eta saritutakoen artean dago Jesus Bilbao Aizpiri elgoibartarra. Erreminta makinaren munduan egin duen ibilbidea hartu dute kontuan, saria emateko orduan.

Jesus Bilbao elgoibartarra izan da Eusko Jaurlaritzaren Korta sarietako bat jaso duena. Bidetik Fundazioak proposatu zuen elgoibartarra, eta bereziki, erreminta makinaren munduan egindako ibilbidea hartu dute kontuan, saria emateko orduan. Ez da hau, baina, sari bat jasotzen duen lehenengo aldia, izan ere, 2012an Debabarreneko Gure Balioak Saria ere berari eman baitzioten. 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak banatu zituen atzo Joxe Mari Korta 2016 sariak Lehendakaritzan. Sailburuak sarituen jardueraren dibertsifikazioa nabarmendu zuen, baita emakumeen izenak egotea ere. “Enpresa-jarduera gizon eta emakumeen arteko bizikidetza-espazio bat da, baina ordezkaritza-eskasia bat dago botere- eta erabaki-organoetan, eta hori gainditu gabeko irakasgai bat da, gogoeta behar duena”, adierazi zuen.

 

tapia korta jesus bilbao elgoibar

tapia korta jesus bilbao elgoibarvArgazkiak eta bideoak: irekia.euskadi.eus

 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza