Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 10 18 maricarmenagirrehildaMari Carmen Agirre moja klaratarra hil da gaur, 101 urterekin. 1915eko otsailaren 13an jaio zen Tolosan. 1942an sartu zen moja, eta hasierako urteak Portugaleteko klaratarren komentuan eman zituen. Azken 11 urteak Elgoibarren egin ditu, Santa Klarako komentuan. 

Hamalau anai-arrebetan gazteena zen Mari Carmen Agirre. Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi goitizenaz ezagunagoa den idazle eta olerkariaren arreba zen. 

Elgoibarko Udalak omenaldia egin zion iaz, 100 urte bete zituenean. Senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen ehungarren urtebetetzea. Familiako lau belaunaldi batu ziren ospakizun egunean, eta besteak beste, Lizardiren olerkiak abestu zituzten. 

 

BARREN astekariak erreportajea eskaini zion iaz Mari Carmeni. 

2016 10 18 Maricarmenagirrebarren

 

 

Olasoate

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza