Mari Jose Ulaziak jaso du Gure Esku Dagok zozketatutako otarra

Barren.eus 2016ko urr. 18a, 10:07

Elgoibarko Gure Esku Dagok zozkatutako otarrak badu irabazlea: Mari Jose Ulazia.

Herriko ekoizle eta dendariek emandako produktuekin osatutako otarra jaso du Ulaziak. Hala, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete produktuak eman dituzten guztiei: Zeleta, Txillarre, Altzola-Berazeta, Julio Vinoteca, Armuetazar, Sahatzu, Patxi, Armueta, Ziarda, Eroski, Mausitxa, Muruamendiaraz gozotegia, Panparron eta Zortziko eztigileak. Era berean, errifak saldu dituzten tabernariei ere eskertu diete emandako laguntza eta baita, jakina, errifak erosiz Gure Esku Dago mugimenduaren aldeko ekarpena egin duten herritar guztiei ere. Lortutako dirua zertarako erabiliko duten aurrerago zehaztuko dutela aurreratu dute antolatzaileek, baina herri-galdeketa hotsak entzuten direla aurreratu dute.