Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gurutze gorria elgoibar eskolara itzultze solidarioaZailtasun ekonomikoak dituzten umeei laguntzeko bi kanpaina ditu abian Gurutze Gorriak; Eskolara Itzultze Solidarioa da bata, eta Eskola Arrakasta bestea. Lehenengoa zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskolako materiala eskuratzen laguntzeko jarri dute martxan, eta Elgoibarko 22 umeren artean banatu dute Oiartzungo Carrefour supermerkatuan jasotako eskolako materiala.

Elgoibarko Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskolako materiala eskuratzeak sortzen dien eragin ekonomikoa murriztea da Eskolara Itzultze Solidarioa izeneko kanpainaren helburua. Egitasmo honen bidez Oiartzungo Carrefour supermerkatuan jasotako materiala Elgoibarren banatu dute, 6 eta 17 urte bitarteko 22 umeren artean.
•Umeei eskolak emateko boluntarioak behar dira
Eskola Arrakasta izeneko egitasmoa ere antolatu du Elgoibarko Gurutze Gorriak, eta urriaren 4tik aurrera aurrera jarriko dute martxan. Programa horren barruan klase partikularrak ordaintzeko gai ez diren familietako umeei lagunduko diete, etxeko lanak egiten edota euskara ikasten. Ume horiei laguntzeko boluntarioak behar dituzte. Interesatuek 675 847 307 telefonora deitu dezakete.

gurutzegorria elgoibar eskola arrakastaSanloren oparia Gurutze Gorriari
Sanlo eskubaloi taldeak 662 euro batu zituen Sanlobeer garagardo festaren barruan egin zuen Bingo solidarioan, eta diru hori Elgoibarko Gurutze Gorriari oparitzea erabaki dute, gizarte larrialdi programa garatu ahal izateko, hain zuzen ere. Sanloko presidente Aitor Urainen eskutik jaso zuen txekea Elgoibarko Gurutze Gorriko presidente Julian Rodriguezek (beheko argazkian).

gurutzegorria sanlo 600euro txekea

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza