Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

edoskitze kalebarren elgoibar2Elgoibarko Maitasunez Hazi edoskitze edo laktantzia elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Edoskitzearen Astearen barruan. Joan zen zapatuan egin zuten lehena, elkartea beraren jendaurreko aurkezpena, alegia, Kalebarren plazan. Eguazten honetarako, berriz, edoskitzearen inguruko hitzaldia antolatu dute.

Maitasunez Hazi Edoskitze eta Hazkuntza Elkarteak Edoskitzearen Astea antolatu du Elgoibarren, elkartek egiten duen lana herritarrei ezagutarazteko asmoz. Elkartearen jendaurreko aurkezpena egin zuten zapatuan (urriak 1), Kalebarren plazan jarri zuten karpan. Elkartearen eta edoskitzearen inguruko informazioa emateaz gainera umeentzako txokoa ere jarri zuten.
•Edoskitzearen lehen egunak hitzaldia
Datorren eguaztenerako (urriak 5) hitzaldia antolatu dute. Edoskitzearen lehen egunak izenburupean, Maribel Lopez Mendaroko ospitaleko pediatra eta edoskitze laguntzaileak eskainiko du. 17:00etan izango da hitzaldia, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

 edoskitze kalebarren elgoibar1

edoskitze kalebarren elgoibar karpa maitasunez hazi

edoskitze kalebarren elgoibar

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza