Milizianoek zetorrenerako prestatu zuten Elgoibar

Barren.eus 2016ko ira. 17a, 22:20

Tropa faxistak Elgoibarrera ailegatu bezperan herria zetorrenerako prestatzen jardun zuten Milizianoek barixaku gauean.

1936an, irailaren 21ean, tropa faxistak Azkaraten behera Elgoibarren sartu ziren eguneko gertaeren errekreazioa barixakuan hasi zen, Milizianoen gauarekin.
Orain 80 urteko gertaerak ahanzturan gelditu ez daitezen, eta hemendik aurrera oroimenean gordetzeko, orduko gertaeren errekreazioa prestatu dute Elgoibar1936 eta Taupada taldeek. Esan moduan, milizianoen txanda izan zen barixaku gauekoa eta baita zetozen mamu beltzen beldur ziren herritar kezkatuena ere. Kalegoen Plazako eraikin esanguratsuenak, udaletxea eta eliza batez ere, babestu zituzten milizianoek zakuekin.