Elgoibarko Gure Esku Dagok otarra zozketatuko du hilaren 24an

Barren.eus 2016ko ira. 13a, 13:00

Elgoibarko Gure Esku Dago taldeak ikasturte berrirako dituen asmoak finantzatzeko produktuz beteriko otarra zotz egingo du. Herriko saltzaile eta ekoizleek emandako produktuekin osatu dutela otarra jakinarazi dute.

Otarraren zozketarako zenbakiak herriko tabernetan daude salgai, euro batean. Zozketa irailaren 24an egingo dute Kalegoen plazan, eta zenbaki saridunaren berri komunikabideetan eta herriko tabernetan emango dute gero.
Era berean, Gure Esku Dago taldeko kideek azaldu dutenez, 2016-2017rako dituzten asmoen berri aurrerago emango dute.