Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Mendaron

Barren.eus 2015ko ots. 2a, 13:08

Gizonezko baten gorpua agertu da gaur eguerdian Deba ibaian, Mendaroko Erramone industrigune inguruan. Gorpua uretan zegoen, zuhaitzetako adar batzuetan kateatuta, eta han inguruan txabola eta ortua dituen mendaroar batek ikusi du. Erreskateko langileek atera dute gorpua ibaitik. Oraindik ez dute gorpua identifikatu. (bideoa dauka)

Informazio gehiago jakin ahala emango dugu gertaeraren berri. 

2015 02 02 hildakoaibaianmendaro22015 02 02 hildakoaibaianmendaro1

 Bideoa: Lekukoen iritziak eta gorpua aurkitu duen bizilagunarenak jaso dituzte EITBko Euskal Herria Zuzenean saiokoek.