Bularreko minbiziaren inguruko hitzaldia Mendaron

Barren.eus 2016ko eka. 7a, 08:14

Katxalin, bularreko eta ginekologiako minbizidun emakumeen elkarteak antolatuta, Bularreko minbiziaren prebentzioa izeneko hitzaldia eskainiko dute gaur (ekainak 7) Mendaroko Udaleko Udalbatzarren aretoan.

Maria Jesus Mitxelena Onkologikoko sendagilea izango da hizlaria eta bularreko minbiziaren prebentzioa izango du hizpide. Mendaroko Udalbatzarren aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan.