Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 05 30 BelaustegiReyes Pradosek aurkeztuta, Euskal Herrian aukeratutako lekurik preziatuenak erakusten ditu "De lo bueno lo mejor" saioak. Domeka iluntzean Elgoibarko Belaustegi baserria erakutsiko dute ETB-2ko saio horretan.

Aurreko barixakuan ETB-2ko "De lo bueno lo mejor" saiorako lan egiten duen talde batek orduak eman zituen Belaustegi jatetxean grabatzen eta elkarrizketak egiten. Domekarako (ekainak 5) dena prest izango dute eta Belaustegiko sekretuak erakutsiko dituzte, 20:10etatik aurera.

Belaustegiko Josu Mugertzak poza agertu du Belaustegi baserria saio horretan agertzeko aukeratu dutelako, ez dute-eta edozein leku ateratzen. Izan ere, sona handiko hotelak, jatetxeak eta bestelako parajeak erakusten dituzte Reyes Pradosek gidatutako saioan. Hala, Butroeko gaztelua edota Olitekoa agertu dira. Telebistako saioari, jatetxeko ateak ez ezik, etxebizitzako ateak ere ireki dizkie Mugertzak.

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza