Ia hiru itzuli osatuta bertan behera laga du erronka Iban Fernandezek

Barren.eus 2016ko mai. 28a, 12:36

Iban Fernandezek 13:00ak inguruan laga du bertan behera Iban 2-dean erronka solidarioa. Hirugarren itzulia osatzeko oso gutxi falta zitzaionean, 110 kilometro eginak zituenean. 

Iban Fernandez aurrera jarraitzeko indarrik gabe eta arazo fisikoekin ailegatu da hirugarren itzuliaren amaierara, eta pena handiarekin izan bada ere, erronka osatzeko falta zitzaizkion hirugarren itzuliko azken kilometroak eta laugarren itzulia, hau da, azken 46 kilometroak, ez egitea erabaki du. Aldiz, azken itzuli hori berarekin egin behar zuten bidelagunek itzulia ematea erabaki dute eta horiek plazara iristen direnean, 19:00ak inguruan, erronka amaierako ekitaldia egingo dute plazan 2-dean B-rotuz taldekoek, jaso duten babesa eta Iban Fernandezen ahalegina eskertzeko.

iban fdz erronka elgoibar amaitutzat

iban fernandez elgoibar kilometroak erosleak