Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sua azkarate suhiltzaileak elgoibarSallobente-Ermuaran bailaran dauden Uparitzaga baserrien ondoko lursail batean sastrakak erretzen ari zirela, suak kontrolpetik ihes egin zien atzo eguerdian eta suhiltzaileek etorri behar izan zuten sua itzaltzera.

Suak bi susto eragin ditu asteon Elgoibarren. Autopistako zubian lanean zebiltzala, txinparta bat San Roke kaleko sasi artera erori eta ke handia piztu zuen martitzenean.

Atzo eguerdian, berriz, Sallobente-Ermuaran bailarako lursail batean sortu zuen kezka suak. Sastrakak erretzerakoan, suak kontrolpetik ihes egin zien lagun batzuei, eta herritar baten abisua jaso ostean, Eibarko suhiltzaileei deitu zien Elgoibarko udaltzaingoak. Izan ere, egoera aztertzera joandako udaltzainek sua ondoko pinadietaraino edo gertu dagoen baserriraino ailegatzeko arriskua zegoela ikusi zuten. Eibarko suhiltzaileek bi orduko lanaren ostean lortu zuten sua itzaltzea. Suak bi hektarea, bi futbol zelai gutxi gorabehera, kiskali zituen. 

Hain zuzen, basoko suhiltzaileen nazioarteko eguna izan zen atzo, maiatzak 4. 

2016 05 05 sua azkarate kea

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza