Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sutea autopista azpian Elgoibar

Autopistako zubian lanean zebiltzala, txinparta bat San Roke kaleko sasi artera erori eta ke handia piztu da. Surik ez da piztu eta suhiltzaileek berehala menderatu dute egoera. Kea ikusgarria izan arren, sustoa baino ez da izan.

Gertaera 15:20 aldera izan da. Langileak AP-8 autopistan soldeatze-lanetan zebiltzala, txinparta bat beheraino erori da, San Roke kaleko berdegunera, sasi artera. Berehala kea piztu da. Lekukoen arabera, ke zutabea oso handia eta ikusgarria izan da. Keak usain handia eragin du inguruetan.

Udaltzainen itzalgailuak sua mendean hartzeko nahikoak ez, eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira. Kea segituan amatatu dute. Udaltzaingoak konfirmatu du kea ikusgarria izan dela baina ez dela aparteko kalterik sortu.

kea autopista azpian Elgoibar

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza