Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

sahara kamisetak pailazoak pirritx porrotx eta marimototsOporrak Bakean haur sahararrak udaran etxean hartzeko programa da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, elkartasun proiektu hori indartzeko kamisetak jarri dituzte salgai. 

 Oporrak Bakean programaren helburua 10 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea da eta bide batez desertuan udan jasaten duten tenperatura altuetatik babestea. Eibar-Sahara Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, Saharako haurrei laguntzeko Oporrak Bakean egitasmoko kamisetak ipini dituzte salgai, 10 eurotan. Internet bidez (karena.eu) edo Eibar-Sahara elkarteak Facebooken duen orrialdean eros daitezke. Neurriak hauek dira: 1/2- 3/4 – 5/6 – 7/8 – 9/10- 11/12- S – M – L – XL – XXL eta koloreak, berriz, urdina, berdea, gorria, beltza, grisa eta txuria. 

•Oporrak Bakean abestia

Oporrak Bakean proeiktua indartzeko, Oporrak Bakean abestia egin dute Emon Musika taldeak, Xabier Euzkitzek eta Joseba Casasolak, eta hau za¬bal¬tzeak hainbat gastu eragin ditu. Horiei aurre egiteko diru-bilketa kanpaina jarri dute abian.

Helburua da 2.840 euro billtzea. Horretarako, webgune honetan sartu behar da: karena.eu/es/proiektua/oporrak-bakean.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza