Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

loredi salegi ElgoibarElgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak emakumeen autoestimua eta jabekuntza lantzeko ikastaroa antolatu du, “Ezagutu, onartu, baloratu eta maitatu zeure burua, zure bizitzaren jabe izateko” lelopean.

Loredi Salegi elgoibartarrak gidatuko duen ikastaroa maiatzaren 4tik 25era eta ekainaren 1etik 15era bitartean egingo da. Tailerrak eguaztenetan izango dira, 18:30etik 20:30era, Meka Lanbide Eskolako Ezenarro eraikinean. Guztira hamalau orduko ikastaroa izango da, gazteleraz. Doakoa izango da, baina, plazak mugatuak direnez, izena eman behar da: Elgoibarko Udaleko Arreta Bulegoan, telefonoz (943 741 050) edo e-posta bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.)

Autoestimuari buruz berba egingo dute ikastaroan, noiz eta nola osatzen den, genero oztopoak emakumeen autoestimuan, emakumeen autoestimu baxuaren zergatiak eta sintomak, autoestimua lantzeko proposamenak eta jabetzea, besteak beste. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza