60 urtetik gorakoen iritzia jaso nahi du Atxutxiamaikak

Barren.eus 2024ko urt. 25a, 16:04

Belaunaldien arteko harremanak landu nahi ditu Elgoibarko Izarraren Aisialdi Saileko Atxutxiamaika taldeak, eta horretarako, 60 urtetik gorako herritarren iritziak ezagutu nahi ditu.

Besteak beste, 60 urtetik gorakoen aisialdia nolakoa den ezagutu nahi dute, zer egiten duten denbora librean, zer atsegin duten... Horrez gain, ume eta nerabeekin nola harremantzen diren ere jakin nahi dute, eta galdetuko diete ea ikusten duten beharrik belaunaldi desberdinetako bizilagunak harremantzeko.

Informazio hori jasotzeko lan saioa antolatu dute otsailaren 20rako, eta parte hartzera gonbidatu dituzte 60 urtetik gorakoak. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute 943 741 746 telefonora deituta edo whatssapa bidalita. 09:30etik 11:30era izango da saioa, Aita Agirreko areto nagusian, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

2024 01 26 atxutxiamaika 60urtetikgora iritzia